Beste sexu eraso bat salatu dute Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 6a

Ehunka lagun bildu ziren igande eguerdian Zarautzen, sanpelaioetan adin txikiko batek jasandako erasoa gaitzetsi eta hari babesa emateko. Ertzaintzak baieztatu duenez, sexu eraso baten salaketa jaso du gaur goizaldean. Salaketa formala jarri dute, eta ikerketa abiatu dute ertzainek. Momentuz ez dute inor atxilotu eraso horrekin lotuta. Hamar egunean Zarautzen jarri duten bigarren salaketa da. Hitzak jakin duenez, erasoa goizaldeko 03:00etan izan da Desertu Txikiaren inguruan, eta salaketa 05:00 aldera jarri dute. Laster informazio gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide