Uztailaren 8tik 10era egongo da autobus ibiltaria Munoan
8-16 urte bitarteko gazteek kultura digitala landu eta programatzen ikastea da ekimen horren helburua. Horretarako, programazio ikastaroak eskainiko dituzte autobus ibiltarian, Munoan. Besteak beste, bideo jokoak zein web orrialdeak sortzen ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Era berean, sormen teknologikoa eta STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) gaiak landuko dituzte gazteek. 45 minutu iraungo du ikastaro bakoitzak, eta doan izango da.
Gazteria zinegotzi Jon Andoni Urdangarin Urrutiaren ustez, ekimena "gure herrian izatea aukera paregabea" da gazteentzat. "45 minutuko ikastaro hauetan programazioaren oinarriak zeintzuk diren ezagutu eta hauek lantzeko aukera dugu, Zarauztik mugitu gabe".
Hori dela eta, gazteak bertan parte hartzera gonbidatu ditu: "Beharrezkoa da ezagutzea inguratzen gaituzten makinak nola ibiltzen diren eta zein teknologia darabilten. Idazketaren kasuan bezala, programazioaren gakoa ezagutuz gero, norberaren ideiak sorrtzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen da. Gainera, gure gazteek oraindik sortu ere egin ez diren lanetan ariko dira etorkizunean eta erronka horiei egoki aurre egiteko modua programatzen ikastea da".
Interesa dutenek
www.gipuzkoangazte.eus web orrialdean eman behar dute izena.