Zarauzko Udalak harrera egin die Europako Hezkuntza ikuskariei

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 3a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak koordinatutako proiektu batean lanean ari dira, eta Zarautzen dute azken bilkura.

Xabier Txurruka alkatea Europako Hezkuntza ikuskariekin, atzo, udaletxe aurrean. Zarautzen dira egunotan Europako Hezkuntza ikuskariak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak koordinatutako proiektu batean lanean ari dira duela bi urtetik: Evaluation of School Leadership and Teaching Practise egitasmoan, hain zuzen ere. Azken bilkura Zarautzen dute, eta atzo iritsi ziren udalerrira. Xabier Txurruka alkateak egin zien ongietorria iluntzean udaletxean, Gipuzkoako Hezkuntza ordezkari Gema Gonzalez de Txabarrirekin eta teknikariekin batera. Alkateak halako bilkura bat Zarautzen egitea “ohorea” dela nabarmendu zuen. Asteazken goizera arte egongo dira Zarautzen eta , ondoren, Udako Unibertsitateko ikastaroetan aurkeztuko dituzte emaitzak, asteazken, ostegun eta ostiralean. Proiektu horrekin, besteak beste, Europako ikastetxe eta unibertsitateetako langileei auto ebaluaziorako tresnak eta estrategiak emango dizkiete, praktika profesionala hobetze aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide