Nadia Erostarbe, garaikurra jasotzen (Espainiako Surf Federazioa)
Ferrolgo (Coruña, Galizia) Doniños hondartzan jokatu dute asteburu honetan Espainiako Surf Txapelketa, eta bertan izan dira zarauztar ugari. Lehiatzeaz gain, garaikurrak ere eraman dituzte hainbatek: Nadia Erostarbe izan da nagusi 18 urtez azpiko emakumezkoen mailan, Iker Amatriain 16 urtez azpiko gizonezkoen mailan eta Aitor Frantsezena Gallo surf egokituaren mailan.
Horiez gain, beste hiruk lortu dute podiumera igotzea: batetik, Mikele Beato 16 urtez azpiko emakumezkoetan bigarren egin duelako; bestetik, Ruben Vitoriak 18 urtez azpiko gizonezkoen mailan bigarren sailkatu delako; eta, hirugarrenik, Adur Amatriainek 14 urtez azpiko gizonezkoen mailan hirugarren egin duelako.