Sanpedroetan murgildu dira elkanotarrak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 29a

Gaur eman diete hasiera San Pedro jaiei Elkanon. 08:00etan bota dute txupinazoa eta meza nagusiaren ondoren,  auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa jokatu dute. Laja eta Larrañaga trikitilariekin, jai giroan ari dira ospatzen festak. Igandera arte, askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan. Ikusi argazki guztiak Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide