https://youtu.be/YCsbWsJ3Bew
Urtero bezala, eta ohitura zaharrari jarraiki, San Pelaio bigarrenean oilasko biltzea egin dute Iñurritza jai batzordeko kideek. Goizaldean elkartu dira Irñurritza elkartean, eta baratxuri zopa gosaldu ostean, bi multzotan banatuta dantza-ibilbideari ekin diote; batzuk Talaimendi aldera eta besteak, Astirantz. Ondoren, Gipuzkoa kalea zeharkatu dute, bizilagunen gozamenerako.
Oilasko biltzeko argazki bilduma: Zarauzko Hitza