Festa giroa nagusi Iñurritzan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 26a

Gaur San Pelaio eguna izaki, urtero legez Iñurritzan bildu dira herritarrak. Musika plazatik erromesaldian joan dira Sugarri txarangak eta Zarautz'Trik trikitilari taldeak girotuta. Bertan, erromeriaz ari dira gozatzen Modestoren eskutik, eta baita Zarauztarra elkarteak antolatutako parrilladaz eta Iñurritzako jai batzordekoek eskainitako ardo zein gaztaz ere. Goizean, berriz, aurreskua eskaini dute Iñurritzako gazteek. Euria hasi badu ere, jende ugari gerturatu da San Pelaiora. Ikusi argazki galeriak Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide