Agur kontzertu hunkigarria eskaini diete Zarauzko Klaratarrei

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 24a

Zarautz, Zarautz Gazte eta Txinpirin abesbatzek agur kontzertu hunkigarria eskaini zieten atzo iluntzean Klaratarrei. Santa Klarako eliza leporaino bete zen komentuko azken lau mojak agurtzeko. Udal ordezkariek oroigarri eta lore sorta bana eman zieten bi mojei kontzertuaren amaieran, azken lau mendeetan  egindako lan guztiagatik eskerrak emateko. Hil honen bukaeran utziko dute lau mojek komentua, Oñatikora joateko. Ikusi argazki bilduma Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide