Atzo, San Joan bezperan, jende ugari bildu zen suaren bueltan, udari ongietorria eman eta gau magikoan murgiltzeko. 22:00etan piztu zuten sua Zelai Ondoko jai batzordekoek, eta Montetxio abesbatzak, Jalgi dantza taldeak, Alproja antzerki taldeak eta Zarauzko Txalaparta Eskolak girotu zuten ekitaldia. Erokomeria taldearen zuzeneko musikarekin festa giroaz gozatu zuten herritarrek ordu txikiak arte.
Ikusi argazki bilduma osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.