Maria Barbara Arangurenen lana aitortu dute Zarauzko musika eskolaren jaialdian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 23a

Goretti Aranburuk margolan bat oparitu zien Imanol Urbietaren senideei

Imanol Urbieta musika eskolaren ikasturte amaierako jaialdia (Zarauzko Udala). Musika irakaslearen iloba Ana Isabel Arangurenek jaso zuen atzo oroigarria –Jose Luis Zumetaren grabatua– Xabier Txurruka alkatearen eskutik, Imanol Urbieta musika eskolaren urte amaierako jaialdian. Era berean, Imanol Urbietaren senideei Goretti Aranburuk momentuan egindako margolana oparitu zien. Aritzbatalde kiroldegiko kantxan eskaini zuten emanaldia musika eskolakoek, eta 250 ikaslek hartuko zuten parte, irakasleen laguntzarekin. Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide