Mikel Goenaga. (Hitza)
Atzo, asteartea, egin zuen EAk Gipuzkoako ordezkariak hautatzeko biltzarra, eta Mikel Goenaga Zarauzko EH Bilduko zinegotzia aukeratu dute herrialdeko koordinatzaile. EAren duela bi asteko kongresuan ildo kritikoaren ordezkarietako izan zen zarauztarra. Atzo 83 boz jaso zituen atzo Bergarako batzarrean, eta Pello Urizar EAko idazkariaren ildoko Iban Asenjo batzarkideak 69 boto jaso zituen. Iñaki Ostolaza zumaiarra zen Gipuzkoako aurreko koordinatzailea.
"Mila esker gaur Bergaran parte hartu duzuen militante guztioi, zuekin batera lan egingo dugu EA indartsu batek EH Bildu bultza dezan!", idatzi du Goenagak Twitterren.
Goenagarekin batera, Gipuzkoako EAko zuzendaritzan izango da, besteak beste, Karmele Alberdi Zarauzko EH Bilduko zinegotzia eta Begotxu Olaizola irakasle zarauztarra eta ANCren ordezkaria Euskal Herrian.
Albiste osoa
Berria.eus-en irakur daiteke.