Sute handia izan da Pukasen Olatu lantegian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 20a

Atzo arratsaldean piztu zen sutea Olatun. Atzo arratsaldean jazo zen ezbeharra. 17:00ak aldera, Zarauzko Pukas enpresak Oiartzunen duen Olatu lantegian sutea piztu zen. Donostiako, Bidasoako, Legazpiko, Tolosako eta Zarauzko suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten, Ertzaintzaz, Udaltzaingoaz eta DYAko langileez gain. Kea arnasteagatik eta beroagatik, Olatuko langile bat zein hainbat suhiltzaile artatu behar izan zituzten industriagunean bertan. Gainerakoan, ez zen kalte pertsonalik izan. Inguruko lantegi nahiz baserriak hustu zituzten. Pabilioia kiskali egin da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide