Beraziertotarrak 100 kilometroko lasterketaren podiumean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 19a

Ibai eta Juanjo Berazierto anaiak, dominekin. A 3 el km! taldeko Ibai eta Juanjo Berazierto anaia zarauztarrek 100 kilometroko lasterketa korritu zuten larunbatean Santanderren. Aurten, lehenbiziko aldiz, distantzia horretako Euskadiko Txapelketa ere jokatuko dute proba horretan, eta beraziertotarrak podiumera igotzea lortu dute: Ibai bigarren izan zen, 11:49:44ko denborarekin (sailkapen orokorrean 35.a) eta Juanjo hirugarrena, 11:52:54ko denborarekin (sailkapen orokorrean 41.a). Euskadiko txapeldun Xabier Alonso irundarra izan zen, proba nagusian hirugarren sailkatu ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide