Zelai Ondoko jaietan murgilduta daude zarauztarrak. Gaur goizean Bola eta Toka Txapelketa izan da Andres Illarramendiren omenez. Eguerdian, Izeta Harri-Jasotze Eskolako kideeek erakustaldia eman dute, eta ondoren Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia ataleko kideek haurrei pisua nola igo behar den erakutsi diete. 14:00etatik aurrera auzo bazkaria egingo dute Zelai Ondon.
Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzan