Itzalpean txakolin freskoa dastatu dute, Iñurritzako zelaian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 17a

Txakolin dastaketa Iñurritzako zelaian. (Aiora Larrañaga/Hitza) San Pelaio Jaiak iristear dira, eta gorputza berotzen joateko inguruko produktuen azoka eta txakoli dastaketa antolatu dute gaur eguerdian Iñurritzako zelaian. Eguzkia eta eguraldi beroa izan dira protagonista jaian, eta bertaratu direnek karpen itzala bilatu dute txakolin freskoa eta txistorra ogitartekoa dastatzeko. Horrez gain, inguruko produktuak erosteko aukera izan da azokatxoan. Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide