Xabier Txurruka eta Iñaki Aldabaldetreku, gaur goizean.
Iñaki Aldabaldetrekuk 18 urte daramatza maketak egiten. 70etik gora osatu ditu 1999ean hasi zenetik, eta horietako bi udalari eman dizkio. Zehazki,
Titanic eta
Santisima Trinidad itsasontzien maketak jarri ditu erakundearen esku.
Aldabaldetrekuk gaur bertan eman dizkio maketak alkateari, eta "egun berezia" dela nabarmendu du horrek. "Gustu handiz hartu ditugu". Aldabaldetrekuren eskuzabaltasuna eta eskulangintza goraipatu ditu, eta maketak "ordu kontaezinak igaroz eta pazientzia handiarekin" osatu dituela gaineratu du. Horregatik, alkateak ondasunok mantentzeko eta "behar bezala" kokatzeko konpromisoa hartu du.
Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzan.