Ongi Etorri Baserrira! ekimenean parte hartzeko eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 14a

Enba Euskal Nekazarien Batasunak antolatuta, Ongi Etorri Baserrira! ekimena egingo dute Gipuzkoako eta Bizkaiako baserriek uztailaren 7an eta 8an, baserritarren jarduna ezagutzeko asmoz. Urola Kosta eskualdean, sei baserrik beren ateak zabalduko dituzte, eta bisitariek ikuiluak, baratzak eta landaguneak ikusiko dituzte. Halaber, tailerrak egingo dituzte hainbat baserritan. Baserrietara joan nahi dutenek ekainaren 30era bitartean eman dezakete izena, www.ongietorribaserrira.eus atarian edo 943-65 01 23 telefonora deituta. Eskualdean honako baserriek hartuko dute parte:
  •  Azkoitia: JAUREGI baserria (Lumagorriko oilaskoak). Nirea haur tailerra izango da bertan.
  • Zarautz: Baso-Beltz baserria (barazkigintza) eta Lurberry, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia)
  • Getaria: Gaintza txakolindegia (mahastiak eta txakolina).
  • Beizama: Urki baserria (aire libreko txerriak) eta Arreta baserria (ardiak eta gazta).
  • Azpeitia: Premi-Etxeberri baserria (larre behiak, ardiak eta gazta).
  • Errezil: Basabe-Barrena baserria (sagastiak eta baserriko ogia).
   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide