Ziklistatxoekin eta kanikekin lehian, Tropela Hondartzan ekitaldian (Aritz Mutiozabal).
Tropela elkarteak antolatuta, Tropela Hondartzan ekitaldia egin dute hirugarren urtez. Dama parean, hamaika zirkuitu atondu dituzte, eta ondoren lehia egin dute taldeka ziklistatxoekin eta kanikekin, bi mailetan banatuta: alde batetik, haurrak, eta bestetik, helduak. Malekoian jarri duten vintage erakusketak ere hainbat lagun gerturatu ditu.
Tropela Hondartzan jardunaldiko argazki bilduma: Zarauzko Hitza