Kirol giroa nagusi Zarauzko Triatloi Txikian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 11

Zarauzko Triatloi Txikia (Aritz Mutiozabal). Zarauzko Triatloiaren biharamunean, Triatloi Txikia elkartasun jardunaldia egin dute gaur goizean etorkizuneko triatletek. Eskolarteko neska-mutilek hartu dute –2000 eta 2007 urteen artean jaiotakoek–, hainbat maila eta txandetan banatuta, 10:00etan hasita. Kirol giro ederra sortu da, eta parte hartzaileek gogotik gozatu dute.
Ohi bezala, kutsu solidarioa izan du probak: Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen alde jokatu dute. Triatloi Rxikiko argazki bilduma: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide