'Erabakitzeko prest' argazki jendetsua atera dute, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 3a

Zarauzko Gure Esku Dagoren argazki jendetsua. (Aritz Mutiozabal) Larunbatean, ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok deituta mobilizazio nazionala izango da Bilbon, 17:30ean Euskadi plazatik hasi eta Eliptika plazara. Bertaratzeko autobusa antolatu dute. Interesa dutenek Arrano, Eguzki zein Txiki Polit tabernetan eta batzokian eman dezakete izena. Zarauztarrak mobilizazioaren olatuan murgiltzeko, atzo arratsaldean argazki jendetsua atera zuten Zarauzko hondartzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide