Zarauztar bat eta haren senarra hil dira Galizian, auto istripuz

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 2a

Suhiltzaileak osteguneko istripuan (Bomberos Boiro). Ostegunean gertatu zen ezbeharra Rianxon (Galizia): bikotearen autoak eta kamioi batek elkar jo zuten, 13:15 inguruan, AC-305 errepidean. Antza denez, talkaren ondorioz, autoak su hartu zuen, eta senar-emaztea barruan harrapatuta geratu ziren. Larrialdi zerbitzuak iristerako, hilak ziren senar-emazteak. Kamioi gidaria erietxera eraman zuten, baina zauri larririk ez du. Hildako emakumea S.E.P. da, 42 urteko zarauztarra, eta haren senarra F.P.C., 41 urteko galizizarra. Urteak zeramatzan bikoteak Galizian bizitzen, eta Rianxoko bizilagunak ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide