Igandean Pagoeta Eguna ospatuko da

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko ekainaren 2a

Pagoeta Eguna Eguna. (Zarauzko Hitza) Igandean Pagoeta Eguna ospatuko dute. 08:00etan herrian barrena kalejira egingo dute txistulariek, eta 08:30ean Pagoeta aldera abiatuko dira Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak, Guria Tabernaren aurretik. 11:30ean meza izango da Pagoetako gurutzearen ondoan, eta ondoren txistulari eta trikitilariekin erromeria izango da. Ohiturari jarraituz Pagoetan biltzen diren guztientzat salda eta zahatoko tragoxka doan banatuko dute, herriko harategiei eta ardandegiei esker. Horrez gain, pintxoak, ogitartekoak, platerak eta edariak ere salduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide