Egun osoko greba egiten ari dira Zarauzko Plasticos Urtetako langileak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 31

Plasticos Urtetako langileen elkarretaratzea (Aritz Mutiozabal). Mobilizazioekin jarraitzen dute Plasticos Urteta enpresako beharginek, eta gaur egun osoko lanuztea egiten ari dira; eguerdian, 12:00etatik 13:00etara, elkarretaratzea egin dute Opeleko biribilgune aurrean.
Iazko azarotik lan hitzarmen propioa ari dira negoziatzen enpresa eta beharginak, eta negoziazioak hiru astez geldirik egon ondoren, gaur goizean bilera izan dute langileen ordezkariek eta enpresako nagusiek. Dena dela, ez dira adostasun batera iritsi. Enpresa proposamen berria egitekotan geratu dela azaldu dute langile ordezkariek. Ostirala bitartean akordiorik lortuko ez balute, beharginek greba mugagabeari ekingo diote astelehenetik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide