Hiru gazteetatik bik trenbidetik ihes egin zuten.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, igandeko 09:00ak aldean jakin zuen Ertzaintzak Zarauzko imprimategi batean ustez lapurreta egiten ari zirela. Ertzainak eta udaltzainak bertaratu zirenean, gazte bat enpresako bulegoan topatu eta berehala atxilotu zuten, lapurreta egitea egotzita. Era berean, beste bi lagun enpresako hesia saltatu eta trenbidetik ihes egiten ikusi zituzten. Horietako bat atxilotzea lortu zuten, baina besteak ihes egin zuen. Handik gutxira antzeman zuten udaltzainek, malekoian.
Atxilotuek 18-21 urte bitartean dituztela jakinarazi du Ertzaintzak, eta hiruek dituztela aurrekariak. Atzo bertan eraman zituzten epailearen aurrera.