Gallo eta Koala Zarauzko udaletxean egin zieten omenaldian.
Basque Team fundazioak bekatzen dituen goi mailako kirolarien taldera batu da Aitor Frantzesena
Gallo. Abenduan La Jollan (Kalifornia, AEB) Stance ISA World Adaptive Surfing Championship txapelketa irabazi ondoren, surf egokituko munduko txapelduna da zarauztarra, eta horrek ateak zabaldu dizkio fundazioan sartzeko. Aitortu du "oso harro" dagoela Basque Team-eko kide izateaz, eta "Euskadiren izena erakusteaz". “Zoragarria da ematen dizuten laguntza, zure beharrizanak era ezin hobean ulertuko dituztela jakitea”, nabarmendu du.
Aste honetan eskualdeko kostan izan da Jesus Calleja aurkezlea eta Cuatro kateko
Volando voy saioko ordezkariak. Karlos Argiñano sukaldariarekin biltzeaz gain, Gallorekin eta Ibon Illarramendi
Koala-rekin ere izan da aurkezlea. Gallok berak jakinarazi du sare sozialen bitartez.
Gallo eta Koala, Callejarekin. (Aitor Frantzesena)