Santa Marina egunez, prozesioa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 21a

Santa Marina eguneko prozesioa (Rafael Olaizola) Maiatzaren 21a da gaurko, Santa Marina eguna. Goizean, 09:30ean, kanpai errepika eta meza nagusia egin dute Zarauzko ermitan, eta ondoren, ermita eraberritzearen 25. urteurrena ospatzeko prozesioa. Jarraian, mokadutxoa eman diete bertaratu direnei.
Jaien azken eguna da, gainera. Jalgi dantza taldearen saioa, patata tortilla lehiaketa eta kantujira izan dira eguerdi partean. Arratsaldean, aurtengo santamarinei bukaera emateko, #Zumbalain dantzatafestaren emanaldia izango da, 18:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide