Iazko lehiaketako sarituak, Goiatz Uaika Maruri eta Cristina Hermosa, Xabier Txurruka alkatearekin (Zarauzko Udala).
Laugarren urtez, festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako umorezko pegatinen lehiaketa antolatu du Zarauzko Udaleko Prebentzio zerbitzuak. Lehiaketaren helburua da "festak daudenean ematen den gehiegizko alkohol kontsumoaz sentsibilizatzea", Prebentzio zinegotzi Miren Letamendiak nabarmendu duenez.
Lanak ordenagailuz eginak izan beharko dute, eta maiatzaren 26a baino lehen aurkeztu daitezke, prebentzioa@zarautz.eus posta elektronikora helarazita (ikus oinarriak).