Patxi Lopezek Orion eman dio bukaera kanpainari

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Patxi Lopezen agerraldia Orion (@patxilopez). Bihar egingo dituzte PSOEren idazkari nagusia aukeratzeko hauteskundeak, eta lehendakari ohi Patxi Lopez hautagaia eskualdean izan da kanpainaren azken egunean. Goizean, Bilbon ekitaldia egin ostean, Zarauzko Ezkertokin bazkaldu du, herriko sozialistekin –tartean, PSE-EEren udal taldeko Gloria Vazquez eta Patxi Elola zinegotziekin– batera, eta arratsaldean, agerraldia egin du Orion. Bertan, besteak beste, Elola eta Orioko PSE-EEko zinegotzi Ana Priede izan ditu lagun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide