Gaur hasiko dira eskubaloiko kadete neska zein mutilak Espainiako Txapelketako sektorea jokatzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 19a

Puig d'en Vallsen kontra ariko dira Zarauzko neskak, eta mutilak, berriz, Calzados Rober BM Nava taldearen aurka.

Eskubaloiko kadete nesken taldea. (Zarauzko Eskubaloia) Atzo hasi zen kadete nesken Espainiako Txapelketako sektorea, La Roca del Vallesen (Bartzelona); Felmar BM La Roca eta Puig d'en Valls taldeak aritu ziren nor baino nor estreinako partidan. Gaur izango da Aialaren txanda, Puig d'en Vallsen kontra, 17:00etan. Hurrengo partida larunbatean izango du, Felmar BM La Rocaren kontra, 18:15ean. Bere taldeko lehen postuan sailkatu beharko luke igandeko finala jokatu ahal izateko. Partida horretan aurkari izango luke beste taldeko bietako bat: San Jose Obrero ala San Sebastian de los Reyes. Partida hori 12:00etan izango da. Aurrez, bi taldeetako bigarren sailkatuak lehiatuko dira hirugarren zein laugarren postua lortzeko. Kadete mutilen sektorea, berriz, gaur hasiko da, Nava de la Asuncionen (Segovia). Sektoreko bigarren partidan ariko dira Gran Camping Zarautzeko mutilak, Calzados Rober BM Nava taldearen kontra, 19:00etan. Hurrengo egunean, Distevi Seis Do Nadal Coia izango du aurkari, 19:00etan, eta igandean, berriz, Cantabria EM BM Astillero, 11:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide