Santa Marinako bandera igo dute kapaxkotarrek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 19a

Santa Marinako bandera igo zuten kapaxkotarrek (Aritz Mutiozabal). Erraldoiek eta txistulariek kalea girotu ostean, Santa Marinako jaiei hasiera ofiziala eman zieten atzo arratsaldean. Kaxpakotarrak izan dira aurten bandera igotzeko ardura izan dutenak, eta hainbat herritar bertaratu zen ekitaldiaz gozatzera. Gaur gauean, ohiko danborrada egingo dute, eta jaiei igandean emango diete amaiera, Santa Marina egunez. Argazki bilduma ikusteko: Zarauzkohitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide