Bertol Arrieta: "Idazten hasi nintzen jakin gabe nora nindoan"

Aritz Mutiozabal 2017ko maiatzaren 17a

Gazteei zuzendutako 'Elurraren formula' eleberria kaleratu du idazle zarauztarrak, Elkar argitaletxearekin

Elkar argitaletxearen babesean, Bertol Arrietak (Zarautz, 1975) gazteei zuzendutako eleberri laburra kaleratu berri du. Elurraren formula izenburua jarri dio, eta Jaioneren gurasoen bikote-krisia du kontagai, elurretara egidako txangotik amari elur bola bat eramateko istorioarekin uztartuz. Benetako gertakari bat izan duzu abiapuntu gazteentzako eleberri hau idazterakoan. Bigarren alaba jaio berritan, hilabete gutxi zituela, lagun batzuekin Aralarrera joan ginen lagun batzuekin neguan. Bi ama Lekunberrin geratu ziren ume txikiekin. Semeak primeran pasatu zuen elurretan, baina egunaren bukaeran amari elur bola bat eraman nahi ziola esan zuen, haren falta sumatuta edo. Tematu egin zen, eta, azkenean, bola handi bat egin genuen eta amari elur pixka bat iritsi zitzaion. Gertakari hura buruan neukan, zerbait idazteko polita iruditzen baitzitzaidan. Beraz, horri heldu eta idazten hasi nintzen, baina gero bestelako oinarri bat eman nion, elurra urtzeko kontua maitasun harreman batekin parekatuz. Elurra, nolabait esateko, bikote harreman baten metafora gisa ulertu behar al da? Maitasunaren formula, alegia? Bai, hala da. Bikote harreman baten metaforatzat hartuta, ikusi nuen bazegoela zer kontatua. Eleberria  bizpahiru  planotan dago kontatuta. Alde batetik, protagonistak Debaraino eraman nahi du elur bola. Bestetik, ume horren gurasoen harremana nola doan pitzatzen pixkanaka-pixkanaka azaltzen dut. Elkarrizketa osorik irakurtzeko Zarauzkohitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide