Iosu Lertxundiri omenaldia, bere agurrean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko maiatzaren 15a

Iosu Lertxundi, larunbateko omenaldian, atzean bere taldekideak dituela. Amenabar Zarautz eskubaloi taldeko kapitainak agur esan zuen larunbatean, Gijon Jovellanosen aurka Aritzbatalden jokatu ondoren. Hainbat urtez etxeko taldearekin aritu eta gero, erretiroa hartzea erabaki du. Partida amaieran omenaldia egin zioten, txapela jantzi zioten oroigarri gisa eta bertsoak ere abestu zizkioten. Zarauzko Hitzan ikus daiteke @OlgaAzcue-k grabatutako bideoa eta Luis Epeldek ateratako argazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide