Arraio irratiko kideak, igandean.
11 urte bete ditu Arraio irratia libreak. Ibilbide horretan, "hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia... Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz". Arraio irratiko ordezkarien arabera, 11 urteotan "hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik", baina hala ere, oraindik ere beste hainbeste hartzeko "gogotsu" daude.
Urteurrena ospatzeko, egitarau betea antolatu dute maiatzerako. Maiatzaren 12an, ostiralean, Sofa eta Rukula taldeen kontzertuak izango dira, 22:30etik aurrera; maiatzaren 16ean, asteartean, Leire Ibargurenen
Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburu aurkezpena, 19:00etan, eta maiatzaren 18an, ostegunean, berriz, Justo Arriolaren A los pies del caballo liburuaren aurkezpena, 19:00etan. Ekitaldi guztiak Putzuzulo gaztetxean izango dira.
Ekitaldi horiek dira orain arte lotuta dituztenak; aurrerago jakinaraziko dituzte besteak. "Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen, eta beti bezala, ateak zabalik dauzkazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko".