https://youtu.be/wTBNCo9aP9I
Zarahitzeko ordezkariak "gustura" daude lortutakoarekin, eta bereziki, "egindako bidearekin": "Herritarrak ahalduntzeko ariketa handia izan delako. Adostasunetan sakondu dugu, elkarrekin lanean aritzen ikasi dugu, eta babes zabala lortu dugu. Olatua sortzeko ekimenari babesa adierazi dioten herritarrak, sariak eman dituzten dendariak eta ostalariak, Zarahitzen baitan modu batera edo bestera lanean aritu diren guztiak, berme batzordeko kideak eta begiraleak, igandeko herri galdeketarekin bat egin duten alderdiak eta sindikatuak, antolatu ditugun ekimenetan parte hartu duten gonbidatuak eta etorri diren entzuleak, gure lanari oihartzuna eman dioten hedabideak, sare bideetan zabaltzeko lagun izan ditugunak, azken hilabeteak zein igandeko ekitaldiak girotu dituzten musikariak, eta hauteslekuz hautesleku botoa eman duten 4.865 zarauztarrak. Guztien artean erabakitze eskubidearen eta herri honen etorkizun demokratikoaren aldeko olatu handia sortu dugu.
Emaitza igandean Zarautz hartu zuen giro ederra izan zen. Boto bakoitzaren atzean zegoen ilusioa eta aldarri demokratikoa herrian barrena zabaldu zuen olatua".
Irakurri testu osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.