Ander Sagarzazu irabazlea, biotopoko pasabidetik igarotzen (Amaia Ventas Aldabaldetreku).
Ibai Berazierto korrikalari zarauztarraren ekimenez sortutako A 3 el km elkarteak antolatuta, Zarauzko Herri Lasterketa jokatu zuten estreinakoz igandean. Guztira, 142 lagunek osatu zuten herriari itzulia ematen zion 8,5 kilometroko ibilbidea, eta irabazleak Izaro Rubio ordiziarra eta Ander Sagarzazu donostiarra izan ziren.
Emakumezkoetan, 34 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Rubiok proba bukatzeako, eta haren atzetik, ia bi munutu eta erdira Lide Azkue zarauztarra helmugaratu zen; Alicia Vetas errenteriarra izan zen hirugarren sailkatua, hiru minutu eta 45 segundora.
Aldeak txikiagoak izan ziren gizonezkoetan. Halere, Sagarzazuk 28 minutu eta 26 segundotan gelditu zuen erlojua, eta nahiko aise irabazi zuen lasterketa. Bigarren sailkatuari, Ibai Alba hernaniarrari, 53 segundoko aldea atera zion, eta hirugarrenari, Guillermo Vahl zarauztarrari, minutu eta zazpi segundoko aldea.