Aiala eta Pozueloren arteko partidaren une bat. (Andres Garcia-Caro)
Ezin izan dute Pozuelo mendean hartu. Aialako jubenilek 21-24 galdu zuten atzo Pozuelo de Calatrava taldearen aurka, eta ondorioz, ez dute jokatuko gaurko
Eskubaloiko jubenil nesken Espainiako Txapelketako finalerdia. Ondokoak dira finalerdietarako sailkatu diren taldeak: Monvedre, Malkaitz, Pozuelo eta San Sebastian de los Reyes. 17:00etan eta 19:00etan jokatuko dituzte partidak, Aritzbatalde kiroldegian.