Maialen Mugika, lesionatuta

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 4a

Maialen Mugika. (Juan Antonio Vizcaino) Apirilaren 22an, Guardesen aurka Espainiako Ligako partida jokatzen ari zela, belaunean min hartu zuen Maialen Mugikak. Bera Bera taldetik jakinarazi dutenez, lehengo astean egindako erresonantziak berretsi egin du susmo txarrenak. Mediku txostenaren arabera, zarauztarrak hautsita du aurreko lotailu gurutzatua. Horrez gain, tibiako zein femurreko kondiloan edema bat dauka. Berria egunkariak jakinarazi du zazpi hilabete beharko ditu gutxienez berriro jokatu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide