"Orain arte bezala jokatuz gero, zerbait polita lortzeko aukera dugu"

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 3a

Aialako jubenil nesken taldeko jokalariak dira Bidane Salegi (Zarautz, 1999) eta Maialen Iraola (Getaria, 1999), eta onatu dute Espainiako Txapelketako fase finala jokatzeko ilusioz dagoela taldea.

Maialen Iraola eta Bidane Salegi, Aialako jubenil taldeko jokalariak. (Aritz Mutiozabal)
Espainiako Txapelketako fase finala jokatzea handia izango da, ezta? Maialen Iraola: Momentu berezia da guretzat. Ez genuen espero honaino iristea, baina azkenean sailkatu gara eta oso pozik gaude. Gainera, etxean izango da lehia. Hori abantaila izango al da zuentzat? Bidane Salegi: Nik uste du afizioak balio erantsi bat ematen duela beti. Azkenean, etxean jokatuko dugu, eta momentu zailetan lagundu egingo gaituzte. Era berean, ilusio berezia egiten du herrian jokatzeak. Kanpoan izan balitz, familiakoek eta lagunek ezin izango zuten horren erraz bertaratu, partida batzuk aste tartean direlako. Beraz, etxean jokatzea positiboa da guretzat. D sektoreko txapeldun izan zaretelako lortu duzue fase finalerako txartela. B.S.: Egia esan, gozatzera joan ginen sektoreko finalera. Jakin bagenekien irabazteko aukerak genituela, eta guztia ematera joan ginen eta, batez ere, disfrutatzera. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide