Bildutako dirua AmigoSolidarios gobernuz kanpoko erakundeari emango diote. (AmigoSolidarios)
16:30etik aurrera, bi orduko zumba solidario saioa izango da Aritzbatalde pilotalekuan, larunbat honetan. Sarrerak aurrez erosiz gero 7 euro balioko du, eta Iruña tabernan nahiz Getariako kirodegian zein Harritarten eskuratu ahalko dira. Bestalde, deustoamigos@gmail.com helbidera idatzita ere eskura daitezke txartelak aurrez. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, baina kasu horretan 9 euro kostako da sarrera bakoitza.
Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatu du Zosmasariak lehiaketan parte hartu ahal izateko. Horretarako, Donostiako AmigoSolidarios gobernuz kanpoko erakundearentzat egitasmo bat antolatu dute, herritarrak Afrikako egoeraz sentsibilizatu eta, bide batez, erakunde horrek Afrikan dituen proiektuak finantzatzeko. Hori dela eta, bildutako dirua Keniako Turkana herriko unitate pediatrikoa eraikitzen laguntzeko baliatuko dute.
14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, eta jakinarazi dutenez, hidratazio puntuak izango dira pilotalekuan.