Zarauzko neskak lorpena ospatzen zelai erdian.
Garaipena behar zuten Euskadiko Liga irabazi eta Espainiako 2. mailara igotzeko, eta ez dute hutsik egin. 1 eta 2ko emaitzarekin irabazi dute Erandion Betiko Neskak taldearen aurka jokatutako partida. Lehen zatian etorri dira ZKEko neskek bi golak, Alaitzen eta Moniken eskutik, eta bigarren zatian gol bat jaso badute ere, abantailari eustea lortu dute.
Partida amaieran zelai erdian ospatu dute balentria, ZKEko futbol atalak sare sozialetan igo duen bezala.
Zarauzko nesken taldean eskualdeko hainbat herritako futbolariek jokatzen dute, hala nola errezildarrek, azpeitiarrek, zestoarrek eta zarauztarrek.
Hona hemen, taldeko argazki bat:
Euskadiko Ligako Zarauzko neskak (ZKE Futbola).