Igoera lortzeko jardunaldi erabakigarria Zarauzko neskentzat

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 29a

Euskadiko Ligako Zarauzko neskak (ZKE Futbola). Asteburu erabakigarria iritsi zaie Euskadiko Ligako ZKE futboleko neskei. Bihar arratsaldean (apirilaren 30ean) jokatuko dute ligako azken jardunaldia Erandion, 17:30etik aurrera, Betiko Neskak taldearen aurka. Garaipena lortzea behar-beharrezkoa dute lehen postuan sailkatzeko, eta horrela Espainiako 2. mailara igotzeko. Izan ere, une honetan lehenak dira sailkapenean, baina bigarrena den Bizkerre taldearekin berdinduta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide