Irudi bat baino gehiago

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 28a

Urteurrena ari dira ospatzen Zarauzko Photomuseumen. 1992an eman zituzten lehen pausoak hainbat erakusketarekin, eta ibilbideak sendotu egin du proiektua.

Argazki generoak, teknikak eta argazkigintzaren bilakaera azaltzen ditu Photomuseumeko erakusketak. (Photomuseum) Photomuseum museoak 25. urteurrena du aurten. Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumak bat eginda sortutako proiektuak indartsu jarraitzen du mende laurden geroago, eta bisitariak hartzen eta argazkigintzarekin lotutako erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzen du. Duela 25 urte, 1992ko apirilaren 19an, Zarauzko hainbat aretotan zortzi argazki erakusketa antolatu zituzten (Walter Reuter, Raoul Ubac, Joan Fontcuberta, Gabriel Cuallado, Pere Formiguera, Cristina Zelich, Humberto Rivas eta Kutxaren Argazki Artxiboa), eta Aproximación a Walter Reuter, fotógrafo y cineasta en el exilio filma proiektatu zuten. Hura izan zen lehen Argazki Bilera, eta ordutik urtero egin dute. Aurten, apirila eta maiatza artean, Juan Muguruzaren Azalak eta Gabriel Cualladoren Argazkiak erakusketak daude Photomuseumen; Bilera 25 urte geroago erakusketa Sanz Enean; Daniel Sanchezen Tokibanatutako mundua Torre Luzean; eta Alvaro Ledesmaren Uholdearen ondoren Zazpi galerian. 1990eko hamarkadaren hasiera hartan, Serrasek eta Zugazak argazkigintzaren inguruko bilduma zabala zutela azaldu dio Hitza-ri Marcelino Altuna Photomuseumeko langileak (Azpeitia, 1960). “Elkarrentzako kide hoberik ezin zuten topatu. Baten bildumak argazkigintzako tresnak eta kamerak zituen batez ere, eta besteak bibliografia zabala zeukan jasota”. Altunak azaldutakoaren arabera, bi bildumak batu eta museo batean jartzeko laguntza eske atez ate jardun beharrean, zortzi argazki erakusketarekin batera beraiek bildutakoa jarri zuten ikusgai Photomuseum. Argazki museo baten eskema izeneko erakusketan. Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide