Argazki Galeria: Surfa eta herri kirol erakustaldia uztartu dira gaur goizean Pro Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 22a

09:45ean eman diote hasiera gaur Pro Zarautz txapelketako laugarren jardunaldiari, eta gizonezkoen lehia jokatuko da egunean zehar.

10:00etarako jardunaldiko lehen surf saioan parte hartu duten surflariak uretan ziren dagoeneko. Eguraldi ederraz gain, itsasoaren baldintzak ere "oso onak" direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta egunean zehar ikuskizun polita ikusteko aukera izango dela aurreikusi dute. Dena dela, gaur goizean surfaz gain, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera ere izan dute herritarrek Pro Zarautz gunean. Argazkiak: Pro Zarautz eta Zarauzko Hitza [flickr_set id="72157680281853362"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide