Gaur Zarauzko Modelon ‘Itzal Zaunka’ kontzertu irudikatua estreinatuko dute

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 21a

Nahi izanez gero, sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Sanz Enean.

Udazkenean aurkeztu zuten Jexuxmai Lopetegik, Harkaitz Canok eta Antton Olariagak Itzal Zaunka disko-liburua. Lehenbizikoak jarri ditu musika, bigarrengoak hitzak eta hirugarrengoak marrazkiak.  Gaur, berriz, proiektuaren kontzertu irudikatua estreinatuko dute, Modelo aretoan, 22:00etan. Nahi izanez gero, sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide