Bertan behera geratu dira ostiralerako aurreikusita zeuden 'ETAren amaiera' filmaren proiekzioa eta solasaldia

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 19a

Mario Onaindia Fundaziotik adierazi dute film proiekzioa eta solasaldia atzeratu egin behar izan dituztela, baina laster jakinaraziko dute saioa zein egunetan egingo duten.

Mario Onaindia Fundazioak 'El fin de ETA' izeneko filmaren proiekzioa eta solasaldia antolatu zituen ostiralerako Zarautzen, baina antolatzaileek jakinarazi dute atzeratu egin behar izan dutela hitzordua, antolakuntzarenak ez diren arrazoiengatik. Dena dela, laster jakinaraziko dute saioa zein egunetan egingo duten. 'El fin de ETA' izeneko film dokumentalean ETAk indarkeria behin betiko uzteko emandako urratsak kontatzen dira, prozesua bertatik bertara bizi izan zuten lagunen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide