Zarauzko Udaleko Kultura sailaren webgunean argitaratu dituzte Baserri Saria jaso duten bertso paperak.
Zarauzko Udaleko Kultura sailak bere webgunean argitaratu ditu 2005-2016 urte bitartean Basarri Saria irabazi duten bertso paperak. 1985ean jarri zuen martxan Zarauzko Udaleko Kultura sailak bertso paper lehiaketa. Ordutik bi liburu argitaratu ditu Zarauzko Udalak paperean; aste honetan kaleratu dute hirugarrena, baina azken hori interneten argitaratu dute.
Lehenen liburu horiek paperean argitaratu ziren, baina 2005 urtetik aurrera interneten argitaratzeko erabakia hartu zuen Zarauzko Udaleko Kultura sailak, eta beraz, 2005-2016 urte bitartean Basarri Saria jaso duten bertso paperen hirugarren liburua Interneten argitaratu da. Zarauzko Kultura saileko webgunean, Kultura Jarduerak izeneko atalean aurkitu daiteke.