Maiatzaren 27an (larunbata)
Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea ospatuko dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egun horretarako Xabier Laskibar
Tximas zena omentzeko kontzertua antolatu dute Zarauzko irrati librekoek. "Orain, eta beste behin ere, lagunartean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lou Olanguarekin egin genuen bezala", azaldu dute Arraio irratikoek.
Xabier Laskibar Tximas iazko irailaren 27an hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.
Pariak Bai,
Bluestock,
Arakajun,
Kiowak,
Javier Sun, Alligaitors,
The Ribbons eta OK Korralek parte hartuko dute omenaldi kontzertuan. Omenaldi kontzertuaz gainera "sorpresa gehiago" prestatuta dituztlae aurreratu dute Arraiokoek, "baina maiatzaren 27ra arte denbora dugu oraindik".
Orain dela 11 urteko maiatzaren 20an hasi zuen bere ibilbidea Arraio irrati libreak Zarautzen. "
OK Korral taldeak eman zuen kontzertuan ateratako diruarekin lehen emisorea erosi eta FMz emititzen hasi ginen, 99.3an. Hasiera bikaina irrati librearentzat. Bertan,
Lou Olangua eduki genuen, OK Korraleko abeslaria. Arraioren 8. urteurrenean,
Putzuzulon bertan omenaldia egin genion, lagunartean, bera joan egin zitzaigun eta", azaldu dute Arraiokoek. Orduko hartan, OK Korralen kontzertuan Xabier Laskibar
Tximasek batera jo zuela ekarri dute gogora irratikoek, "eta, oraingoan, berari tokatzen zaio omenaldia".