Lapurreta egin dute Zarauzko Garagardo Azokan

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 17a

Zarautz Rugby Taldetik jakinarazi dute igande goizaldean ordenagailua lapurtu zietela.

Garagardo Azokako karpa hutsik. Zarautz Rugby Taldeko kideak "haserre" daude. Izan ere, igande goizaldean lapurrak sartu ziren Garagardo Azokako karpan, eta ordenagailua eta bertan zegoen musika lapurtu diete. "Hirugarren urtez lapurreta egin digute, eta oraingoan ordenagailua eraman dute", azaldu dute antolatzaileek. Ondorioz, azokako azken egunetan musika gutxi izan da azokan. Gaur da Garagardo Azokako azken eguna. Antolatzaileek azaldu dute 17:00etan itxiko dutela sukaldea, 18:30ean takila eta 19:00etan azoka. Aurtengo Garagardo Azokako azken txanpan garagardoaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak Zarautz Rugby Taldeko kideek. Zarauzko Garagardo Azokako argazki bildunak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide