Argazki galeria: Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzen ari dira Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 17a

Gaur goizean abiatu dute Gipuzkoako Surf Txapelketa Zarautzen.

Hasiera batean atzo hastekoa bazen ere, olatu txikiegiak zeudelako atzeratu egin behar izan zuten Gipuzkoako Surf Txapelketa, eta gaur abiatu dute lehia. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur jokatuko dituzte nagusien norgehiagokak, eta bihar gaztetxoen txanda izango da. Eguraldia lagun, giro ederra dute Gipuzkoako Surf Txapelketan, eta zarauztar eta bisitari ugari bildu dira itsas pasealekuan surf saioa ikusteko asmoz. [flickr_set id="72157680905862080"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide