Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eta bihar izango da zabalik liburuen eta diskoen azoka solidarioa, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen eskutik.
Gaur zabaldu dute Liburuen eta Diskoen Azoka solidarioa Zarautzen. Gaur eta bihar, 10:00etatik 20:00etara, bigarren eskuko liburuak, Cd-ak, DVDak eta biniloak salduko dituzte Zigordia kalean. Gainera, herritarrek etxetik eramaten dituztenak ere jasoko dituzte, kultur material hori erabiltzaile berrien esku jartzeko. Ekimenarekin baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonei lagundu nahi die Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.
[flickr_set id="72157680623153631"]